XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Primitiae argitaldu ziranetik ia eun urte ondorean (1643), dager Bordelen Guero bi partetan deritzan idazti ospetsua, 623 orrialde 8renean dituna, 60 atzalburutan berezia.

Oartugarria da Axular 1572an yayo zala, apaiztu 1596, eta il 1644an: beraz, 72 urtetara iritxi, eta bere idaztia irarri zaneko, 71 zeuzkala.

Liburu bete ta osotu bat argitaratzeko adin guziz eldua, egitan, areago bere euskelgi barrutitik (Urdax-Sara) irten ez zan gizon batentzat.

Zeatz auek eta Sarako eliz artezkaritzat 44 urteko bitartean egon izatekoak zalantzarik gabe, Gero'ko idazpen zoriontsuari lagundu zieten.

Atsegiñez irakurtzen dira bere orrialdeak, nai ta geyenetan gogai azalpena, berrizte ala erdi berrizteakatik, aztuntxoa biurtu.

Detxepare'z bestelaz, Sarako etxe-deun-buruak itz lauz bere lana eratu zigun, al izanik beraz, alako egikizunari zegokion besteko itz azkatasuna erabilli.

Azkatasun au euskeltzalientzat izan da, geroztik eta gaur batez ere, azkarki yakitzen ditugun ainbeste ta ainbeste esakera, itzen eta aditzen yaurbide, atzizkien esanai eta abar iturri ugaritsua.

Axular'en euskel-yakintza ezagu ta neurtzeko, Gero'ren orrialdeak astiro irakurri edo, ezpere, Azkue'n iztegi aundian esakun beragandik arturikoak aztertu naikoa dugu.

Euskeraren yabetza, atzizki erabiltze eta esakuntza asmatze egoleietun agertu oi da.

Demagun, adibidez, Urdazubitarraren itz esakuntza lerrotxoa, eta oartuko duzute, geldurik, oraingo iztegietan idorotzen diran itz-esakerarik asko, Axular'ek lenbizi edo, eskukatu zitula, iru mende dirala.